XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Etxekoandre bat agertu zitzaien haserre.

- Jaitsi hortik, bestela erratzaz emanen dizuet!

- Kalea guztiona da! - erantzun zioten apalki.

Baina alde egin behar izan zuten.

Burumakur, liburutegiko harmailetara itzuli ziren, eta bertan eseri ziren, pentsakor.

- Eta kalea guztiona baldin bada, zergatik ezin dugu bertan jolastu? - galdetu zuen haietako batek.

- Goazen gobernadorea bisitatzera!